Noiz sortua: 2019-01-29 12:41:12

Enpresak

Uvescok %5,2 handitu du fakturazioa 2018an

Iaz 740 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, eta 117 lanpostu berri sortu zituen.

BMren supermerkatu bateo arrandegia.
BMren supermerkatu bateo arrandegia. UVESCO

Jon Fernandez -

2019ko urtarrilak 29

Igarotako urteko emaitzekin "pozik" dagoela azaldu du Jose Ramon Fernandez de Barrena Uvescoko zuzendariak gaur goizean Donostian. Gipuzkoako banaketa enpresa horrrek 740 milioi euroko fakturazioa lortu zuen iaz (BEZa kontuan hartu gabe); aurreko urtean baino %5,2 gehiago. Gainera, urtebetean 117 lanpostu berri sortu ditu BM eta Super Amara supermerkatuetan, eta dagoeneko 4.569 langile daude lantaldean.

2018an 25,5 milioi euroko inbertsioa egin du taldeak, bost supermerkatu berri irekitzeko: horietako bi Gipuzkoan (Donostian eta Hondarribian), bi Kantabrian (Santanderren eta Renedon) eta bat Errioxako hiriburuan. Horrez gain, lehendik irekita zeuden lau supermerkatu berritzeko ere erabili dute inbertsioetako dirua Hernanin, Bilbon, Gasteizen eta Madrilen.

Hain zuzen ere, garrantzi berezia eman dio zuzendariak Madril hiriburuko eta autonomia erkidegoko zabalkundeari. 2017ko maiatzean iritsi zen Uvesco Madrilera eta Avilara, Gigante taldearen hamasei supermerkatu erosita. Emaitza onak ari dira lortzen Madrilen eta haren inguruetan: 2017ko maiatzetik 2018kora %17 igo da han Uvesco, eta, 2018ko maiatzaz geroztik, %10 inguru ari da hazten fakturazioa. Uvescok iaz jarri zuen helburutzat datozen hamar urteetan 50 supermerkatu berri zabaltzea Madrilen.

Aurrera begira ere baikortasunez hitz egin du Fernandez de Barrenak. Aurten, zortzi supermerkatu berri irekiko ditu: bat Potesen (Kantabria), beste bat Logroñon (Errioxa), eta beste sei Madrilgo erkidegoan. Horrez gain, supermerkatu batzuk berritu eta handitu ere egingo ditu: besteak beste, Gasteizko Frantzia kaleko BMa, Elgoibarkoa eta Zarauzkoa.

Horretarako guztirako, Uvescok 30 milioi euroko inbertsioa egingo du 2019an. Zuzendaritzak espero du aurten fakturazioa beste %4 handitzea, eta 770 milioi eurora ailegatzea. Era berean, aurten 200 enplegu berri sortzea aurreikusi du Fernandez de Barrenak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Alemaniako Esslingen hirian klima larrialdia aldarrikatzeko eginiko protesta bat, apirilean. ©RONALD WITTEK / EFE

Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak

Maite Asensio Lozano

'COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde' manifestuaren bi sustatzaile elkartu ditu BERRIAk, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira. Zientziak mahai gainean jarritako ebidentziei erreparatuta, «norabidea aldatu» behar dela esan dute, eta urrats sendoak eskatu dizkiete gobernuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna