Bost pertsona atxilotu dituzte, Brasilen apurtutako presaren harira

Bi ingeniari eta hiru behargin dira behin-behinean atxilotutakoak.

Suhiltzaile batzuk, gorpu bat anda batean daramatela. ANTONIO LACERDA / EFE
Igor Susaeta.
2019ko urtarrilaren 29a
14:23
Entzun

Atxilotutakoei leporatzen diete presaren segurtasunaren dokumentu teknikoen fiskalizazioa aldatu izana. 30 egunez edukiko dituzte atxilotuta, eta agintariek jakinarazi dute ikertu nahi dutela ea iruzurrik egin ote zuten presaren segurtasunari buruzko txostenetan. Joan den ostiral arratsaldean apurtu zen Minas Gerais estatuko presa, eta, datu ofizialean arabera, gutxienez 65 pertsona hil dira, eta 279 lagun desagertuta daude.

Agintariek adierazi dute atxilotutako bi ingeniariek ez dutela lan egiten Vale presa kudeatzen duen enpresarentzat —munduko burdin ekoizle handiena da—, beste enpresa batek kontratatu zituela. Sao Paulon atxilotu dituzte. Beste hiru atxilotuak, bestalde, Valeko beharginak dira, eta Belo Horizonten, Minas Geraiseko hiriburuan, atxilotu dituzte.

Valek Twitter bidez nabarmendu duenez, ikerketan laguntzeko prest dago.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.