Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Ustezko erasotzaileak 35 urte ditu. Autoz eramateko eskaini zion bere burua salaketa egin duen emakumeari.

2019ko urtarrilaren 29a
15:08
Entzun

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, gaur, Gasteizen, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez, emakumeak salaketa aurkeztu zuen atzo. Ertzaintzak azaldu du atxilotuak bere burua eskaini ziola emakumeari autoz eramateko, hiriko diskoteka batean elkar ezagutu ondoren.

Gizonezkoa epailearen esku utzi du Poliziak.

Gaitzespena, Donostian

Donostiako Udalak gaitzetsi egin du joan den igandean Donostian gertatu zen beste eraso matxista bat. 27 urteko gizonezko batek bere bikotekidea jo zuen, igande goizaldean, eta emakumeari laguntzera hurbildu zen gizonezko bati ere eraso egin zion. Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Donostiako Udalak "erabateko irmotasunez" gaitzetsi du erasoa, adierazpen instituzional baten bitartez. Udalak arreta zerbitzuak eskaini dizkio emakumezkoari; baita babes juridikoa, soziala eta psikologikoa ere. "Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira, eta Udalak guztiz gaitzesten ditu", adierazi du.

Udalak bat egin du erasoa gaitzesteko deialdi guztiekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.