euskal presoak

"Gerturatze politika argi bat" eskatu du Jonan Fernandezek

Egoera humanitario jakin batzuei ere eusteko galdegin du Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak.

Jonan Fernandez, iazko urrian, Bilbon. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko urtarrilaren 29a
17:56
Entzun

Euskal presoen "gerturatze politikan aurrera modu argi batean egin behar dela esaten ari gara", adierazi du Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak, Onda Vasca irratiko elkarrizketa batean. Halaber, haren esanetan, "egoera humanitario jakin batzuk ere aintzat hartu behar dira", eta "gizarteratze" politikak lantzen ere joan behar da.

Fernandezek dio Espainiako Estatuko legedian urrunketa ez dagoela debekatua, baina gogoratu du legeak esaten duela presoek etxetik gertueneko espetxeetan egon beharko luketela. "Urrunketa politikak presoen senideei kalte egiten die". "Erabat ados" azaldu da Fernando Grande Marlaska Barne ministroak dispertsio politika iraganeko kontu bat dela esan izanarekin. 

Jaurlaritzak espetxe eskumena aspaldi behar lukeela adierazi du Bizikidetza idazkari nagusiak, 1979ko Estatutuan jasota dagoelako. Gogoratu du Kataluniako Generalitateak baduela.

Herenegun programaz aipatu du indarkeria pairatu duten sentsibibilitate guztiak jasotzearen alde egingo duela Jaurlaritzak, baina aitortu du balitekeela eragile denak ez geratzea gustura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.