Katalunia

Ostiralean eramango dituzte Madrilera espetxean diren buruzagi independentistak

Kataluniako hainbat hedabidek adierazi dutenez, Espainiako Auzitegi Gorenak ohar bidez jakinarazi die espetxeratutako auzipetuei lekualdatzearen data: otsailak 1. Auzitegiaren esku geldituko dira otsailaren 2tik aurrera.

Ezkerretik eskuinera, Jordi Sanchez, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Joaquim Forn, Jordi Cuixart, Josep Rull eta Raul Romeva. OMNIUM CULTURAL
2019ko urtarrilaren 29a
07:21
Entzun

Kataluniako espetxeetan dauden buruzagi independentistak ostiralean eramango dituzte Madrilera. Bertako espetxeetan giltzapetuko dituzte, Auzitegi Gorenean Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako epaiketa hasi artean. Oraindik ez da publiko egin epaiketaren hasierarako eguna zein izango den.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde ohia, Josep Rull, Jordi Turull, Joaquim Forn eta Raul Romeva kontseilari ohiak eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak Soto del Realera eramango dituzte. Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidente ohia eta Dolors Bassa kontseilari ohia, berriz, Alcala Mecora.

Mossoena izango da presoak Kataluniako espetxeetatik Can Brians kartzelara (Sant Esteve Sesrovires, Bartzelona) eramateko ardura. Han, Guardia Zibilak hartuko du bere gain presoen zaintza, Madrilgo espetxeetaraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.