Polizia operazioa

Ehunka marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak Zumaiako fabrika batean

Lekukoen arabera, kalamua ekoizteko berotegi bat aurkitu dute lantegiaren barruan. Polizia operazioa irekita dago.

Berria -

2019ko urtarrilak 30

Polizia operazio bat abiatu du goizean Ertzaintzak Zumaian (Gipuzkoa), Oikia auzoan. Droga trafikoaren kontrako operazioa da. Amaitu arte azalpen gehiagorik ez du eman nahi izan Poliziak, baina lekukoek zabaldu dute zenbait lagun atxilotu dituztela. Ertzaintzako Esan sindikatuak zabaldu duenez, sei dira atxilotuak, eta armak ere atzeman dituzte.

Baleike.eus atariak Ertzaintzaren iturriak aipatuz adierazi duenez, 1.000 kalamu landare inguru zeuden Larra fabrika zaharrean. Lerro hauek idazteko orduan, Ertzaintzak zaintzapean zuen ingurua.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ia Gipuzkoa osoa «gune gorrian» dago

Ia Gipuzkoa osoa «gune gorrian» dago

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Bizkaiko eta Gipuzkoako 39 herrik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan dituzte azken hamalau egunetan. Donostia da horietako bat.

ELAk Gipuzkoako zahar etxeetako greban egindako protesta bat, joan den otsailean. ©Andoni Canellada / FOKU

ELAk grebara deitu du azaroaren 17rako zaintzako hainbat sektoretan

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hego Euskal Herriko zaintza arloko langileei egin die grebarako deialdia. Zaintza profesionala «publikoa, duina, unibertsala eta doakoa» izan dadila eskatuko dute. LAB «haserre» eta «harrituta» dago ELAk «aldebakartasunez» deitu duelako greba.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, artxiboko irudi batean. ©Raul Bogajo/ Foku

Artolazabalek esan du giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe eredu bat bultzatuko duela

Edurne Begiristain

Indarkeria matxistaren biktimen prebentziorako eta arretarako aurrekontua %30 handituko du Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan.

Baionako ospitala. ©Guillaume Fauveau

Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatuko du

Oihana Teyseyre Koskarat

Suspertze zerbitzua betetzen ari da. Guztira 27 paziente daude Ipar Euskal Herriko ospitaleetan. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna