Industria

Makina erremintak fakturazioa %2,4 handituta itxi du "urte konplexua"

Gorabeherak izan arren eskaera berriak erakartzean, haiek %3,5 handituta bukatu du urtea sektoreak.

Makina erremintaren bi urteko azokaren artxiboko irudi bat.
Makina erremintaren bi urteko azokaren artxiboko irudi bat. Luis Jauregialtzo / FOKU

Irune Lasa -

2019ko urtarrilak 30

Konplexua, korapilatsua izan da joan den urtea makina erremintaren sektorearentzat. Emaitza orokorretan bilakaera ona izan dutela ikusten da, sektoreak hazkundearekin itxi ditu bi aldagai nagusiak: fakturazioa %2,4 handitu du (1.731 milioi euro), eta %3,5 eskari gehiago lortu ditu.

Baina datu xehetara jotzean antzematen da AFM elkarteak aipatzen duen konplexutasuna. Txirbila harrotzeko makinen fakturazioa —fresaketaren portaera onari esker— hazi egin da (+%6), eta deformaziorako makinen fakturazioa, berriz, jaitsi (-%4,7). Egia da, halaber, azken urteetan deformazioaren azpisektoreak hazkunde apartak ikusi dituela eta, beraz, jaitsiera ez dela horren ustekabekoa. Horrez gainera, Cesar Garbalena AFMko presidenteak azaldu duenez, "automobilgintzaren sektoreak ziurgabetasuna eragin die ekipamendu horien fabrikatzaileei". 

Gainerako azpisektoreetan hazi egin dira fakturazio zenbatekoak: osagaiak, %5; erremintak, %3,2; osagarriak, %2,3; beste makina batzuk, %1; eta mekanizazioak, %13.

Jarduera datu onaren atzean sektoreak urte hasieran zeukan "eskaera zorroa ona" dagoela azaldu du Garbalenak. Urtean zehar enpresek erakarritako eskabide berriei buruz, esplikatu du horretan ere urtea hobea izan dela harroketarako deformaziorako baino; hala ere, oro har, eskabideen "irregulartasuna" azpimarratu du: "Hiruhileko onuragarria eta hiruhileko motelagoak txandakatu dira".

Esportazioen dagokienean, berriz, errekorretan jarraitzen dute kopuruek. Makina erremintako Espainiako enpresen eta euskal enpresen esportazioak 1.277 milioi eurora iritsi dira, 2017tik %3,6 handituta. Alemaniara joan da esportazioen zatirik handiena (%12,3), eta Txinara zatirik handienetan bigarrena (%10,1). Mexiko (%9,8), AEB (%8,2) eta Portugal (%7,3) izan dira AFMko enpresen esportazioen helmuga nagusiak.

2019. urtean

Ekitaldi berriari begira, jarduera maila onari eusteko baliagarria izango da iaz %3,5 eskari gehiago erakarri izana. Atal horretan, harroketaren azpisektoreak zenbateko hobeak lortu ditu 2018an, makina horien eskaria %7,8 handitu delako, batez ere fresaketari esker. Deformaziorako makinen eskarien kopuruak, berriz, behera egin du (-%1,6).

Horiek horrela, 2017an eta 2018an lortutako eskabideen ondorioz, AFMk espero du 2019an ere sektorearen jarduera datuak "onartzeko modukoak" izatea. Iazko fakturazio eta esportazio emaitzen oso antzekoak lortzear egongo direla uste du, nahiz eta zuhurtzia agertu inguruko eta nazioarteko "ziurgabetasun itzelarengatik".

 

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna