Gaur estreinatuko dute 'Dragoi Bola' filma euskaraz

Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako zinema aretoetan egongo da ikusgai. Araban, ez.

2019ko otsailaren 1a
13:44
Entzun

Zinema Euskaraz programan estreinatuko dute gaur Dragoi Bola filma Hego Euskal Herrian. Hala, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ikusi ahal izango da datozen egunetan. Oraingoz, ez dute emango Arabako zinema aretoetan. Erabaki hori kritikatu egin dute hainbatek sare sozialetan.

Ez da hau izango datozen egunetan euskaraz estreinatuko diren haurrentzako pelikula bakarra. Laster helduko da Lego 2 ere. Baina ez dago argi zer gertatuko den haren ondotik; izan ere, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak uko egin dio haurrentzako filmak bikoizten jarraitzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.