Albistea entzun

Migratzaileak

'Aita Mari' ontziko kideek berretsi dute ikuskapen guztiak "gainditu" dituztela

Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak adierazi du erreskate ontziak "urratu" egiten duela nazioarteko salbamendu araudia. Hori dela eta, mantendu egin du duela bi aste ezarritako blokeoa.

'Aita Mari' ontzia artxiboko irudi batean.
'Aita Mari' ontzia artxiboko irudi batean. Maialen Andres-Foku

Karmele Uribesalgo Alzola -

2019ko urtarrilak 31

Espainiako Gobernuak mantendu egin du Aita Mari ontziari ezarri zion blokeoa: ezingo dira Mediterraneora joan erreskate lanak egitera. Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak jakinarazi du Aita Mari-k «urratu» egiten duela  nazioarteko salbamendu araudia, eta horregatik ez dutela itsasoratzeko baimenik. Aita Mari-ren egoera berean dago Open Arms ontzia.

Hala ere, Aita Mari-ko tripulazioa ez dago ados Abalosen adierazpenekin: Iñigo Gutierrez egitasmoko kideak azaldu du "erabat dezepzionatuta" daudela. "Arrazoi administratiboekin argudiatu dute baimenik ez ematea, baina ez dakit zein araudi den urratzen duguna", adierazi du Gutierrezek. Izan ere, ontziak ikuskapen guztiak "gainditu" dituela nabarmendu du.

Abalosek adierazi du ontzi horrek ezin dituela "horrenbeste pertsona garraiatu", baina Gutierrezek azaldu du, legearen arabera, 112 pertsona joan daitezkela Aita Mari-n.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Berra zaharren egoitzako bi erabiltzaile solasean. ©GORKA RUBIO / FOKU

2020ko udatik izandako kasu kopururik apalena zenbatu dute Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Beste 79 kutsatu atzeman dituzte. Biztanleen %80k baino gehiagok dute dosiren bat, eta hasiak dira egoiliarrak hirugarren aldiz ziztatzen
Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa, artxiboko irudi batean. ©SYLVAIN SENCRISTO

Hendaiako atxikitze zentroa hustu dute, sute batengatik

IƱaki Agirre Perez

Bi lagun eraman dituzte ospitalera, bat egoera larrian. Cimadek sutearen kudeaketan izan diren arduragabekeriak salatu ditu
Ertzaintza Kukutzako teilatuan zeuden gazteak atxilotzen, 2011ko irailaren 21ean. ©Jon Hernaez / Foku

Hamarkada bat Kukutza III hustu zutenetik

Paulo Ostolaza

Ertzaintzak indarrez hustu zuen Bilboko gaztetxe handiena zena: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, Gasteizen, artxiboko irudian ©jaizki fontaneda / foku

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Irati Urdalleta Lete

Emakumeak zauriak zituen eskuan eta lepoan. 29 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.