Kultura

Arabako Bertsolari Txapelketa hastear da

Otsailaren 9an izango da lehen final laurdena, Araian, eta martxoaren 30ean Gasteizko Principal Antzokiak hartuko du finala

Arabako Bersolari Txapelketaren aurkezpena. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Jon Rejado.
2019ko otsailaren 2a
12:48
Entzun

Gaur zortzi hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Hemezortzi bertsolarik ekingo diote bide horri. Horietatik hamabi pasako dira finalerdietara, eta guztien artean sei onenak egongo dira Principal Antzokiko taulan, martxoaren 30ean, 17:30etatik aurrera.

Lehen final laurdena Araian izango dute, otsailaren 9an. Bigarrena otsailaren 16an Zigoitian jokatuko dute, eta hirugarrena Aramaion, otsailaren 23an. Finalerdiak izango dira Legution, martxoaren 9an, eta Dulantzin, martxoaren 16an.

Txapelketaren azken txanpara heldu diren hemezortzi bertsolarien artean 2017ko finalean parte hartu zuten bost kide daude; Asier Otamendi ez da aurkeztu. Parte hartzaileetatik zazpi ez ziren aurreko aldian egon, eta horietatik bostentzat lehen aldia da txapelketan, bertsolari bezala.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.