Hil egin da Sopelako Atxabiribil hondartzan agertu den balea

Sopelako Atxabiribil hondartzan larri zaurituta agertu den balea. MIKEL OTERO, @OTERO_MIKEL
2019ko otsailaren 3a
10:23
Entzun

Larri zauritutako balea bat agertu da gaur goizean Sopelan (Bizkaia), Atxabiribil hondartzan. Herritar batek eman du abisua goizeko 11:00ak aldera eta Itsas Salbamenduko zerbitzua, Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Ambar elkartea bertaratu dira. Ezin izan dute animalia lagundu, ordea. Balearen egoera oso larria zela baieztatu dute eta animalia hondartzan zendu da.

Inguruan zirenen ikusmina piztu du baleak, eta irudi ugari zabaldu dira berehala sare sozialetan. 18 metroko luzera eta hogei tona inguruko balea bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Barinatxen ibili direnek. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak hainbat bideo eta argazki argitaratu ditu bere kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.