Altuna III.a-Martija 22-14 Victor-Aretxabaleta

Garaipen garrantzitsua lortu dute Altunak eta Martijak, sailkatzeko aukerei eusteko

Aldearekin irabazi arren, faboritoek ez dute neurketa ona jokatu. Markagailuan paretsu joan dira 14-14ra arte, eta ondoren segidan egin dituzte 22ra arteko tanto guztiak.

jarraia162411.jpg
2019ko otsailaren 3a
07:39
Entzun

Hotz hasi dute Altuna III.ak eta Martijak Victor eta Aretxabaletaren kontrako partida, gaur, Bilbon. Irabaztea oso garrantzitsua zen bikote gorriarentzat, finalerdietara sailkatzeko aukerei eusteko. Faborito ziren, eta presioa nabaritu dute. Hala aitortu dute biek neurketaren ostean. Victor eta Aretxabaleta, berriz, txukun aritu dira aurkariak partidan sartu ezinik egon diren artean. Neurketa gogortu denean, berriz, ihes egin diete Altunak eta Martijak.

Bikote gorria 8-3 aurreratu da paritdaren hasieran, baina 8-8 berdindu dute lehia urdinek, Victorren eginiko tanto bikainei esker. Aurretik ere jarri dira hiru tantoko aldearekin (10-13). Altunak eta Martijak lotuta jokatzeari eta gehiago gozatzen hasi direnean aldatu da partida. 13-13 berdin dute, 14-14 ere bai; hortik aurrera, 22. tantorainoko zortzi tantoak egin dituzte segidan gorriek, eta bosgarren garaipena eskuratu dute.

Victorri eta Aretxabaletari irabazita, sailkapenaren bosgarren postuan dira Altuna eta Martija, bost garaipenekin, laugarren diren Artola eta Mariezkurrenarengandik irabazitako partida bakarrera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.