Eibar 3-0 Girona

Hiru puntu baino gehiago eskuratu du Eibarrek Gironari irabazita

Eibarrek partida ona jokatu du Ipuruan, Gironaren aurka. 3-0 gailendu zaio eta balio handiko garaipena lortu du; aurkari zuzen bati irabazi baitio. Ondorioz, bost puntuko aldea atera dio. Hiru puntura ditu Europara sailkatzeko postuak.

jarraia162412.jpg
2019ko otsailaren 3a
09:13
Entzun

Eibarrek Gironak baino gol aukera gehiago sortu ditu lehen zatian, eta atsedenaldiaren aurretik saria jaso du jokoan izan duen nagusitasunak. Ruben PeƱak Orenallaren erdiraketa bat jaso du zelaiaren sakoneko lerrotik, eta jaurtiketa indartsu batekin zulatu du talde kataluniarraren atea, lehen zutoinetik. 38. minutua zen.

Bigarren zatian, aldageletatik zelairatu eta berehala handitu du aldea Eibarrek. 46. minutuan, bigarrena egin du Charlesek. Pase luze bati buruz eman dio jarraipena Enrichek eta, Bono Gironako atezaina baloiaren bila irten dela baliatuta, gainetik loratu dio baloia Charlesek.

Partida are aldekoago jarri du etxeko taldeak dozena bat minutu beranduago. Ramalho Gironako atzelariak Enrich lurrera bota du area barruan, aurrelari armaginak pase luze bat jaso duen unean. Epaileak Eibarren aldeko penaltia adierazi du, eta Charlesek ez du barkatu. Jaurtiketa indartsu batekin egin du 3-0ekoa.

Eibar oso ondo egon da kokatuta zelaian partida amaierara arte eta Gironak apenas sortu du gol aukerarik.

Amaieran, 3-0, Eibar nagusi. Garaipen garrantzitsua eskuratu du talde armaginak, aurkari zuzen batetiko aldea ezarri baitu. 29 punturekin amaitu du ligako 22. jardunaldia, Europako postuetatik hiru puntura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.