Lan baldintzak

Zortzi euro orduko, oporrik eta aparteko pagarik gabe

Atzerritarrak eta azpikontratatuak dira obra publiko handietan lanean ari diren langile gehienak. Ia eskubiderik gabeko lan baldintzak dituztela salatu dute sindikatuek.

2019ko otsailaren 4a
07:14
Entzun

AHTaren obretan aritu zen Vicente Manuel Lima Carquejo hiruzpalau hilabetez. Egunean hamar orduz egiten zuen lan, orduko zortzi euro kobratuz, oporrik eta aparteko pagarik gabe. Otorduak eurek ordaindu behar izaten zituzten, eta lo, berriz, Zizurkilen bertan (Gipuzkoan) egiten zuten, sei edo zazpi lagunen artean partekatutako gelan.

ELAk salaketa jarri zuen hark lan egiten zuen enpresaren aurka, eta Lan Harremanetarako Kontseiluak langileari ia zazpi mila euro ordaintzera zigortu zuen enpresa. Baina, Lima Carquejoren egoera ez da bakana. Asko dira, baldintza horietan lan egiten duten langileak, besteak beste, Anoetako estadioko lanetan edota Zubietako erraustegian. Oinarrizko lan baldintzak ez betetzeak ondorio larriak izan ohi ditu maiz: orain arte, bederatzi langile hil dira AHTa egiteko lanetan, gehienak atzerritarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.