Lan istripua

43 urteko langile bat hil da Zizurkilen

Segurtasun Sailaren arabera, eraikuntza metalikoak egiten dituen enpresa batean izan da ezbeharra.

Lan istripuak salatzeko mnifestazio bat Iruñean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 4a
07:14
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 43 urteko langile bat hil da Zizurkilen (Gipuzkoa). Begiralia enpresako langilea zen eta ULA eraikuntza metalikoak egiten dituen enpresan hil da lanean ari zela. 12:40ean gertatu da ezbeharra. Anbulantzia joan denerako hilik aurkitu du gizona. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari den arren, ez dute baztertzen pieza bat langilearen gainera erori izana. Gizonezkoa tokian bertan hil da.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkartasuna eta babesa adirazi diote hildakoaren sendiari. Adierazpen batean gaineratu du "kosta ala kosta" lan osasuna bermatu behar zaiela langileei: "Edozein lanpostutan lehentasuna izan behar du".

ELAk istripuaren ondoren zabaldu duen ohar batean azaldu du lan osasunari buruzko araudiak "errotik" aldatu behar dela, argudiatuz ez dela betetzen indarrean dagoena eta erakunde publikoek ez dutela hori kontrolatzen. Lan baldintzak kaxkartu egin direla dio sindikatu horrek, eta Osalani eta Lan Ikuskaritzari eskatu die lehenbailehen ikertzeko zer gertatu den Zizurkilgo lan istripuan eta ardurak eskatzeko dagokionari.

Langileak antolatzera deitu ditu ELAk, Euskal Herrian iaz lanean 68 langile hil zirela gaineratuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.