KATALUNIA

Mobilizazioak egingo dituzte Kataluniako auziko epaiketaren aurka

Elkarretaratzeak antolatu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean otsailaren 12rako.

Gure Esku Dago-k elkartasun ekitaldi bat egin zuen Kataluniarekiko iazko urrian, Gernika-Lumon. GOTZON ARANBURU / FOKU
jon olano
2019ko otsailaren 10a
16:31
Entzun

ANC Biltzar Nazional Katalanak jakinarazi du Europako hogei hiritan mobilizazioak egingo dituztela hilaren 12an, Kataluniako prozesu subiranistan jokatutako rolagatik auzipetuta dauden buruzagi independentisten aurkako epaiketako lehen egunean.

ANCk zerrenda horretan sartu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeak. Bilbon, 20:00etan jarri dute ordua, Arriaga plazan. Gainerako deialdiak 19:00etan izango dira, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Iruñean ez dute oraindik lekua zehaztu. ANCk azaldu du Euskal Herrian egingo diren protestak Gure Esku Dago-k sustatuko dituela.

Horiez gain, mobilizazioak egingo dituzte Europako zenbait hiriburutan; esaterako, Bruselan, Londresen, Parisen, Berlinen, Luxenburgon, Edinburgon eta Kopenhagen. Horietan, ANCk azpimarratuko du autodeterminazioa "eskubide bat" dela, "ez delitu bat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.