KATALUNIA

Mobilizazioak egingo dituzte Kataluniako auziko epaiketaren aurka

Elkarretaratzeak antolatu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean otsailaren 12rako.

Gure Esku Dago-k elkartasun ekitaldi bat egin zuen Kataluniarekiko iazko urrian, Gernika-Lumon.
Gure Esku Dago-k elkartasun ekitaldi bat egin zuen Kataluniarekiko iazko urrian, Gernika-Lumon. Gotzon Aranburu / Foku

Jon O. Urain -

2019ko otsailak 10

ANC Biltzar Nazional Katalanak jakinarazi du Europako hogei hiritan mobilizazioak egingo dituztela hilaren 12an, Kataluniako prozesu subiranistan jokatutako rolagatik auzipetuta dauden buruzagi independentisten aurkako epaiketako lehen egunean.

ANCk zerrenda horretan sartu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeak. Bilbon, 20:00etan jarri dute ordua, Arriaga plazan. Gainerako deialdiak 19:00etan izango dira, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Iruñean ez dute oraindik lekua zehaztu. ANCk azaldu du Euskal Herrian egingo diren protestak Gure Esku Dago-k sustatuko dituela.

Horiez gain, mobilizazioak egingo dituzte Europako zenbait hiriburutan; esaterako, Bruselan, Londresen, Parisen, Berlinen, Luxenburgon, Edinburgon eta Kopenhagen. Horietan, ANCk azpimarratuko du autodeterminazioa "eskubide bat" dela, "ez delitu bat".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna