Artigas zabortegira eraman dute Sopelan agertu den balea

Igande goizean aurkitu zuten, Sopelako Atxabiribil hondartzan (Bizkaia). Larri zaurituta zegoen, eta handik ordu batzutara hil zen.

2019ko otsailaren 5a
10:50
Entzun

Kostata erretiratu dute Sopelako Atxabiribil hondartzatik igande goizean bertan agertu zen balea. Hondeamakina batekin mugitu zuten, eta garabi baten laguntzarekin jarri zuten kamioi erremolke baten gainean, atzo, ikusminez hondartzan bildu ziren dozenaka herritarren aurrean. Lanak izan zituzten 16 metro eta 70 zentimetroko eta 30 tona inguruko animalia itsasertzetik eramateko. 12 orduko lana izan zen.

Balea Artigas zabortegira eraman dute. Aditu talde batek hondakin bioestabilizatu batekin estaliko du gorpua, hegazti sarraskijaleek jan ez dezaten eta deskonposizioaren usainak hedatu ez daitezen.

Horrelako egoera batean, zer egin daiteke balea batekin? Duela 19 urte, gaur egun oraindik baliagarria den aukera egin zuten Igeldon (Gipuzkoa) agertu zen balea batekin. Usurbilera (Gipuzkoa) eraman zuten, eta Arratxain mendian lurperatu zuten. Denboraren joanarekin, lurrak animaliaren zati bigunak desegin zituen eta, duela bost urte, lurpetik atera zuten balearen hezurdura. Gaur egun, Donostiako Aquariumeko elementurik erakargarrienetako bat da.

 

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.