Katalunia

Artur Mas 2020ko otsailera arte inhabilitatu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak

2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik zigortu zuen auzitegiak, eta epaiaren exekuzioa zehazteko autoa kaleratu du gaur. Inhabilitazioko epea zehazteaz gain, 36.000 euroko isuna ordaintzeko eskatu dio.

Artur Mas Kataluniako presidente ohia, Joana Ortega (ezkerrean) eta Irene Rigau (eskuinean) kontseilari ohiekin batera, Espainiako Kontua Auzitegitik irteten, 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren kontrao epaiketan. MARISCAL, EFE
2019ko otsailaren 5a
12:04
Entzun

Artur Mas Kataluniako presidente ohia bi urteko inhabilitazioarekin zigortu zuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak, Espainiako Konstituizioa desobeditzea leporatuta. 2017ko otsailean epaitu zuten Joana Ortega eta Irene Rigau bere gobernuko kontseilari ohiekin batera. Kataluniako Auzitegiaren zigorra murriztu egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, joan den abenduan, eta urtebete eta hilabeteko zigorra ezarri zion. Orain, zigor hori betetzen hasteko ebazpena kaleratu du Kataluniako auzitegiak. Erabaki duenez, urtarrilaren 23tik aurrera hasiko da zenbatzen inhabilitazio zigorra eta, beraz, Masek ezin izango du funtzio publikoan jardun 2020ko otsailaren 23ra arte.

Horrez gain, auzitegiak ezarri zion 36.000 euroko isuna ordaintzeko agindu dio Masi.

Espainiako Kontu Auzitegiak ere zigortu zuen Mas, 2014ko azaroaren 9ko galdeketarengatik. Masen gobernuak galdeketa antolatzeko 4,9 milioi erabili zituela ebatzi zuen, eta diru kopuru hori ordaintzera zigortu zituen Kataluniako presidente ohia eta sei kontseilari ohi.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.