Zinegoak jaialdia

Zinegoak jaialdiak 140 jarduera baino gehiago bilduko ditu aurten

Hilaren 18an abiatuko da, eta sexu aniztasunarekin lotutako gaiak izango ditu ardatz

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2019ko otsailak 5

Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdi Nazioartekoa otsailaren 18tik martxoaren 3ra egingo dute aurten, Lumaz harro goiburupean. “Norberak bere identitatea modu naturalean adieraztea nahi dugu”, azaldu du Pau Guillen jaialdiko zuzendariak gaur, aurtengo programazioa aurkezteko, Bilbon egin duten ekitaldian. Orotara, 25 film luze izango dira 16. Zinegoak jaialdiaren Sail Ofizialean; eta, azaldu dutenez, hiru mailatan banatuko dituzte aurten lanak: Fik, Dok eta Krak. “Fik atalean fikzio filmak bilduko ditugu; eta, Dok atalean, berriz, dokumentalak”. Guillenek azaldu duenez, Krak saila izango da berrikuntza nagusia. “Off Zinegoak izeneko sailaren lekukoa hartuko du, eta lanik apurtzaileenak erakutsiko dira bertan”. Hortik izena: Krak. Bilborock, Golem zinemetan eta Bilbo Arten izango dira aurtengo jaialdiaren egoitza nagusiak.

Film luzeez gain, film laburrak ere erakutsiko dira jaialdian: orotara, nazioarteko 47 izango dira ikusgai. Euskal Herrian ekoitzitako lanak Erroak izeneko atalean erakutsiko dituzte.

Aurtengo ohorezko saria Sridhar Rangayan (Mandya, Karnataka, India, 1962) zuzendari, ekoizle eta ekintzaileari emango dio Zinegoak-ek. Kashsish izeneko zinema jaialdi queer-eko zuzendaria da Rangayan. Bombayn egiten da, eta hura da Indian sexu aniztasuna lantzen duen jaialdi bakarra. 10 urte beteko ditu aurten, eta mundu mailan erreferentea da dagoeneko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna