Adierazpen askatasuna

Igandean utziko dute aske Julen Ibarrola, zigor osoa beteta

Amurrioko (Araba) gaztetxean egingo diote lehen harrera , eta 13:00etan herriko kioskora hurbiltzeko deia egin dute. Urtebetera zigortu zuten errotuladorearekin pintaketa bat egiteagatik.

Ibarrola, autoz, Basaurira bidean. ARITZ AM
2019ko otsailaren 5a
07:24
Entzun

Urtebete. Julen Ibarrolak osorik beteko du Espainiako Auzitegi Nazionalak "terrorismoa goratzeagatik" jarritako zigorra. Zehazki, errotuladoerarekin pintaketa bat egin izana leporatu zioten, eta espetxeratu egin zuten aurrekariak zituela-eta —udalaren erakin huts bat okupatzeagatik zigortu zuten—.

Iazko otsailaren 11n sartu zen Ibarrola Basauriko (Bizkaia) espetxean. Aurrez, ehunka lagunen babesa jaso zuen herrian, adierazpen askatasunaren aldeko elkarretaratze batean.

Basaurin urtebeteko zigorra bete ondoren, igandean irtengo da kalera Ibarrola. 9:00etarako antolatu dute lehen harrera Amurrioko gaztetxean, eta 13:00etan egingo dute ekitaldi bat herriko kioskoaren inguruan.

Bera espetxeratzeko arrazoi nagusia "mendekua" zela salatu zuen Ibarrolak, preso hartu aurretik BERRIAk egindako elkarrizketan: "Herrian gazte mugimenduan egindako lana zigortu nahi dute ni kartzelara bidaliz. Ez dira konturatzen nire ahotsa isilarazi nahian herri oso bat oihuka jartzen dutela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.