21. Korrika

Ikusgai da Txillardegiri buruzko dokumentalaren trailerra

21. Korrikaren harira egin du AEK-k Txillardegiren Klika dokumentala. Larunbatean estreinatuko dute lana, eta igandean ETB1ek emango du.

2019ko otsailaren 5a
17:29
Entzun

Klika izango da aurtengo Korrikaren leloa, eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du. Larunbatean estreinatuko dute Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak bultzatutako Txillardegiren Klika dokumentala, eta gaur jarri dute ikusgai aurrerapena.

Txillardegi beraren agertzen dira aurrerapen horretan, eta Laura Mintegiren eta Joxe Azurmendiren hitzak ere jasotzen ditu.

Kote Camacho zinemagileak egindako dokumentala da. Urteak zeramatzan Txillardegiren inguruko dokumental bat egin nahian. Txillardegiren egunkari ezkutua egitasmoa aurkeztu zuen 2017. urtean. "Orduan eginiko elkarrizketak eta dokumentazio lana aprobetxatu dut Txillardegiren Klika osatzeko", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.