Auzitegiak

Helegiteak baztertuta, sanferminetako erasotzaileek kalean jarraituko dute

Erasotzaileak behin-behinean aske uzteko erabilitako argudio berak baliatu dituzte Nafarroako Probintzia Auzitegiko epaileek erregu errekurtsoak atzera botatzeko.

Astelehen Lilak plataformaren protesta bat, urtarrilean. JAGOBA MANTEOLA, FOKU
2019ko otsailaren 6a
14:04
Entzun

Joan den urtarrileko erabakiari eutsi diote Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoko epaileek, eta atzera bota dituzte akusazio partikularak eta herri akusazioak orduko erabakiari jarritako erregu errekurtsoak. Orduan bezala gaurkoan ere, hiru epaileetatik bik argudiatu dute ez dagoela "nahikoa arrazoi" erasotzaileak behin-behinean espetxeratzeko, ihes egiteko arriskua "ahula" delako. Aldiz, hirugarren epaileak espetxeratzearen alde egin du.

Bost zigortuen abokatuak, Agustin Martinez Becerrak, ontzat eman du erabakia, eta nabarmendu du Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua eta akusazio partikularra izan direla helegitea jari dutenak, eta ez fiskaltza. "Ezin zen beste era batean izan", adierazi du defentsako abokatuak.

Auzia, orain, Espainiako Auzitegi Gorenean dago, batzuen eta besteen helegiteak direla eta. Ebazpen irmoa kaleratu arte, urtebete inguru inguru joan daiteke, bi aldeetako abokatuen arabera. Ordura arte, aske jarraituko dute bost erasotzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.