Michel Portal Baionak omendua

Gaurtik hasita Michel Portal musikariak hiru egunez hiru kontzertu ematekoak ditu Confluences jaialdiaren karietara; Baionako udala baliatuko da hitzorduaz Baionako antzokiari "Michel Portal" izendatzeko larunbat honetan

Michel Portal musikaria Donostiako Jazzaldia saria jaso  zuenean, iaz. JON URBE
Nora Arbelbide Lete.
2019ko otsailaren 7a
16:05
Entzun

1935an Baionan sortua, geroztik mundua zeharkaturik, Parisen bizi aspaldian, Baionak ez duela ahantzia gogoratu nahi dio udalak Michel Portal artistari. Klarinete jotzaile bezala ezagutua bada, puntako maila ere badu  klarinete baxua, saxo altua, tenorra eta sopranoan.  Artista sailkaezina bezala aipatua, Europako free jazz deitu musika estiloaren barnean nabarmenduetako bat da, klasikoan ere ibilbide aberatsa duelarik. Esperimentazioak gustuko, konpositore bezala ere bide luzea du.

Baionako udalak antzokiari bere izena ematea erabaki du. Larunbat honetarako du finkatua du izenaren plakaren estreinaldia, 11:00etan antzokian.  Egun berean 15:00etan Elkar saltegian izanen da artista, solaserako libre.

Kontzertu aldetik, gaur du lehena Michel Portalek Bojan Z piano jotzailearekin, 20:30ean antzokian.  Larunbateko kontzertuan Paul Meyer klarineta jolea eta Jerome Ducros pianistarekin partekatzekoa du Henri Grenet auditoriumeko oholtza Portalek, 19:00etan. Eta igandean Vincent Peirani eta Emile Parisien belaunaldi gazteko bi musikariekin. Hitzordu hau ere auditoriumean da, 19:00etan. 

Hitzorduak Confluences jaialdiaren karietara antolatzen ditu udalak. Hiru kontzertuak urririk dira eta jadanik beteak dira. Lekuak izateko hobe Herriko Etxera deitzea lehenago.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.