Enpresak

Fagor marka erabiliko du Cantrak bere sukalderako tresnetan

Magefesa markaren jabea da Cantra, eta bi lantegi bana ditu Gernikan eta Eskoriatzan.

Fagorren logoa, Garagartzako lantegian, artxiboko irudian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko otsailaren 7a
18:59
Entzun

Fagor S. Coop kooperatibak akordio bat lortu du Cantra S.L. enpresarekin, hark Fagor marka erabili dezan sukalderako tresnetan. 2019eko maiatzean jarriko da indarrean kontratua, eta marka erabiltzearen truke royalty batzuk jasoko ditu Fagor kooperatibak.

Santanderren (Kantabria, Espainia) du egoitza Cantrak. Magefesa markaren jabea da 2013. urteaz geroztik. Ameriketan eta Asian ere saltzen ditu bere produktuak. Taldeak badu lotura Euskal Herriarekin, Rhointer MGF adarraren bitartez. Harena da Gernika Cubiertos y Menajes mahai-tresnak egiten dituen enpresa, Gernikakoa (Bizkaia). 2016an, berriz, Eskoriatzako Alza erosi zuen (Gipuzkoa). Eltzeak eta zartagiak egiten ditu Alzak, eta 30en bat langile ditu.

Abenduan, Arrasateko kooperatibak jakinarazi zuen Amica poloniarrarekin tratua egin zuela hark ere Fagor marka erabil zezan. Kasu honetan, Polonian egindako etxe-tresna handiagoek izango dute Fagor izena, hala nola, indukzio plakak, labeak, hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbitzaileak eta mikrouhin labeak.

Gailu elektriko txikietan eta berogailuetan Fagor marka erabiltzeko interesa duten konpainiekin harremanetan dago kooperatiba.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.