Enplegua

2.000 lagun elkartu dira Sestaon Navalen itxieraren aurka

Ontziolak lanean jarrai dezan, konpromisoa eskatu diete instituzioei. Madrilen izan ziren atzo langileak, baina Industria ministroak esan die ez duela Naval erosiko.eta

Navaleko langileen manifestazioa, gaur, Sestaon. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko otsailaren 7a
07:11
Entzun

Sestaoko (Bizkaia) udaletxe aurretik hasi, eta Portugalete pasatuta, Santurtziko porturainoko bidea egin dute 2.000 lagun inguruk, Naval ontziolaren itxieraren aurka. 18:00ak aldera atera dira, Naval ez itxi lelodun pankarta baten atzetik. Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari negoziazioa eskatzeko eta Ezkerraldean enpleguari eustearen aldeko mezuak ere bazeramatzaten pankartan. Ohi bezala, Navaleko langileek deitu dute protestara, baina Ezkerraldeko alkateek bat ere egin dute deialdiarekin.

Manifestazio amaieran adierazi dutenez, "bideragarria" da Naval, eta gaitasuna du "puntako teknologia eta balio erantsi handia duten ontziak" eraikitzeko. "Lehiatzeko merkaturik" ere ez dela falta azaldu dute. "Hamabost egunetan kalean egon gaitezke, eta plantilaren zati bati ematen diguten aukera Navantiara lanera joatea da [Cadizko ontzioletara (1.000 kilometrora), Ferrolekoetara (510era) edo Cartagenakoeteara (840ra) joan daitezke]. Ontziola ixtea esan nahi luke horrek, ehun urte baino gehiagoko jardueraren ondoren".

Atzo Madrilen izan ziren langile batzordeko kideak, baina Espainiako Industria ministro Reyes Marotok esan zien estatuak ez duela Naval erosiko, eta enpresak likidaziora joatea beste biderik ez duela. SEPIren 150 langileek Naval pribatizatu zeneko baldintzak onar ditzaketela erantsi zuen, eta Europako arautegiak "erreskatea" galarazten duela esplikatu zuen berriro.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.