Igandean BERRIA-n

Jonathan Powellen elkarrizketa argitaratuko du igandean BERRIAk

Nazioarteko bitartekariak 11 urte egin ditu Euskal Herriko gatazka konpontzeko erraztaile lanetan.

Jonathan Powell nazioarteko bitartekaria, 2014an, Loiuko aireportuan, Euskal Herrian egindako bisita batean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko otsailaren 8a
10:23
Entzun

BERRIAk igande honetan Jonathan Powell nazioarteko bitartekariaren elkarrizketa argitaratuko du, euskal gatazkari buruzkoa. Euskal Herrian azkeneko aldiz jendaurrean iazko maiatzaren 4an azaldu zen, Kanbon (Lapurdi), ETAren desegitearen biharamuneko topaketan. 2007an ekin zien erraztaile lanei. Gaur egun, munduan hamalau gatazka desberdinetan dabil lanean, elkarrizketan kontatu duenez. Nekez agertzen da publikoki, eta gutxitan hizketan. Idatziz erantzun ditu BERRIAren galderak. Enekoitz Esnaola Politika saileko kazetariak egin dio elkarrizketa.

Powellek esan du ezker abertzalearen estrategia aldaketa (2010) "funtsezkoa" izan zela "gatazka bukatzeko". Aitortu du 2011ko urrian Aieteko konferentzia eta ETAren jarduera armatuaren bukaerako adierazpena izan ondoren, espero zutela bake prozesua "leun samar" joatea, baina deitoratu du PPren gobernuarekin "pausoak behar baino askoz motelagoak eta mingarriagoak" izan zirela. Eskertu egin du aurrera egiteko gizarte zibilak erakutsitako inplikazioa.

Euskal preso eta iheslariena "konpondu gabeko arazo" gisa jo du, baina gaur-gaurkoz ez du uste PSOEren gobernuak, Kongresuan duen pisuarekin, "urrats ausartik" egingo duenik. Nabarmendu du autodeterminazio eskubidea erdietsi ahal izateko soilik bide politiko eta baketsuak baliatuko direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.