Trafiko istripuak

Bi motor gidari hil dira istripu banatan, Deban eta Barakaldon

29 urte zituen Barakaldon (Bizkaia) hildakoak, eta 35 Debakoak (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Debako istripua. BERRIA.
2019ko otsailaren 9a
22:24
Entzun

Bi motor gidari hil dira gaur trafiko istripu banatan. Ertzaintzak eman du istripuen berri. Jakinarazi dutenaren arabera, A-8 autobidean izan da lehen istripua, Barakaldon (Bizkaia) parean, goizeko bederatziak eta hogeita bost inguruan. Zaurituta eraman dute gidaria Gurutzetako ospitalera, eta han hil da. 29 urte zituen.

Arratsaldean, berriz, Deban (Gipuzkoa) izan da beste istripu bat. Motor gidari bat zendu da han ere, N-634 errepidean izandako istripuan. 15:00ak aldera izan da ezbeharra: auto bat aurrez aurre jo du motorrak, eta eta 35 urteko motorzalea hil da. Larrialdi zerbitzuek bertara joan arren, ezin izan dute ezer egin gidariaren bizia salbatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.