Geroa Bai

Barkosek ohartarazi du UPN ez dela "autogobernua defendatzeko gai"

Ekitaldi politikoa egin du Geroa Baik Iruñean, eta "herritarren Nafarroa" aldarrikatu du Uxue Barkos lehendakariak.

Geroa Baiko kideak, gaur, Iruñeko Baluarten egidako ekitaldian. @GEROABAI
2019ko otsailaren 10a
11:44
Entzun

“Gaur, berriro ere, eta bereziki gaur, herritarren Nafarroa nahi dugula aldarrikatu nahi dugu, eta ez Madrilen ordezkari direnen Nafarroa”, esan du Uxue Barkos Nafarroako lehendakari eta Geroa Baiko kideak Iruñeko Baluarten egindako ekitaldi politikoan. Madrilen Espainiako alderdi eskuindarrek egindako manifestazioa gogoan, han izan direnek "hauteskunde interesak nafarren interesen gainetik" jartzen dituztela salatu du.

UPNri mintzatu zaio Barkos, eta gogor kritikatu du. "Zer egiten du Madrilen Nafarroako Parlamentuko lehen alderdiak?", galdetu du: "Espainiaren batasuna defendatu, foru hobekuntzaren aurka, Itun Ekonomikoaren aurka, foru erregimenaren aurka eta Nafarroako autogobernuari gerra deklaratuz. Onartezina da". Madrilgo mobilizazioaren harira, gaurkoa "Inflexio puntua" dela nabarmendu du: "Erakusten du [UPN] ez dela Nafarroako autogobernua defendatzeko gai. Ez duzue eskumen bakar bat ere borrokatu 40 urtean".

Biharko Nafarroa lelopean egin dute hauteskunde kutsuko ekitaldia. Baluarten izan da, Barkosekin batera, Itziar Gomez Iruñeko Geroa Bairen alkategaia ere. Parlamentuko bozeramaile Koldo Martinezek ere hartu du parte, Maria Solana eta Manu Aierdi kontseilariekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.