Trafiko istripua

Gizonezko bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta

Zumalakarregi etorbidean gertatu da ezbeharra, 06:50 aldera. Hildakoa 26 urteko gizonezkoa da.

2019ko otsailaren 11
13:02
Entzun

Lehen informazioen arabera, oinezkoa era desegokian saiatu da errepidea gurutzatzen. Udaltzaingoa istripuaren tokira agertu da, eta gizonezkoa suspertzen saiatu da zerbitzu medikoa iritsi artean. Oinezkoa harrapatu duen ibilgailuak ihes egin du istripuaren tokitik.

Beste oinezko bat hil zen, atzo, Guardian (Araba), auto batek harrapatuta. Ezbeharra 19:30 aldera gertatu zen A-124 errepidean. Larrialdi zerbitzuak oinezkoa suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.