Grammy sariak

Rap musika gailendu da Grammy sarietan

Childish Gambinok lau sari jaso ditu, eta, lehenbizikoz, rap diskorik onenaren saria rap-kantari emakume batek jaso du: Cardi B-k

Candi B rap-kantariak rap diskorik onenaren Grammy saria irabazi du.
Candi B rap-kantariak rap diskorik onenaren Grammy saria irabazi du. NINA PROMMER / EFE

Berria -

2019ko otsailak 11

61. Grammy sariak emateko ekitaldia egin dute goizaldean Los Angelesen. Hiru ordu eta erdiko ekitaldian hainbat emanaldi izan dira, eta omenaldia egin diote Dolly Partoni. Childish Gambino esaten dioten Donalf Glover rap kantari estatubatuarra izan da gaueko protagonista, han agertzeari uko egin badio ere. Lau sari jaso ditu: urteko grabaziorik onena, urteko abestirik onena, rap emanaldirik onena eta urteko kantarik onena; guztiak This is America abestiarengatik. Azken sari horrekin, gainera, historia egin du Gambinok: aurreneko aldia da rap abesti batek urteko kantarik onenaren Grammy-a jasotzen duena.

Hark ez ezik, Kacey Musgraves country abeslariak ere lau Grammy jaso ditu. Urteko diskorik onenaren, country diskorik onenaren, country artistarik onenaren eta country interpretaziorik onenaren sariak jaso ditu.

Childish Gambino ez da izan saritutako rap kantari bakarra: Cardi B esaten dioten Belcalis Almánzarrek rap diskorik onenaren saria irabazi du, Invasion of Privacy lanarengatik. Sari hori jasotzen duen lehenbiziko rap-kantari emakumezkoa da.

Lady Gagak hiru sari jaso ditu: banakako pop emanaldirik onena, duoko pop emanaldirik onena eta ikus-entzunezko euskarri baterako idatzitako abestirik onenarena. Hark bezala, Brandi Carlile aktoreak ere —izendapen gehien zituen artistak— hiru sari jaso ditu.

Ekitaldian hainbat emanaldi izan dira; besteak beste, Alicia Keys, Miley Cyrus, Lady Gaga, Brandi Carlile, Travis Scott eta Diana Ross kantarienak. Aretha Franklin kantaria omenduz itxi dute festa. Andra Day, Fantasia Monique Barrino eta Yolanda Adamsek haren (You Make Me Feel Like) A Natural Woman kantaren bertsioa egin dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna