Maravillas gaztetxea

Maiatzaren 9an epaituko dituzte Maravillas gaztetxeko 22 auzipetu

Usurpatze delitu arina leporatzen diete Rozalejo jauregia okupatzeagatik. Epaileak baztertu egin du Nafarroako Gobernuko Ogasun kontseilari Mikel Aranburuk eta Foruzaingoko buruak lekuko gisa deklaratzea.

Maravillas gaztetxea, Iruñeko Navarreria kaleko Rozalejo jauregian, gaztetxeko kideak kanporatu aurretik. Artxiboko irudia. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko otsailaren 11
07:08
Entzun

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak zehaztu du Maravillas gaztetxeko 22 auzipeturen kontrako epaiketaren data. Maiatzaren 9an epaituko dituzte Nafarroako Auzitegi Nagusian. Data ziurra da, autoak ez baitu helegiterik onartzen.

Epaiketa sei foruzaingoren deklarazioekin hasiko da. Ondoren, auzipetuek galderei erantzungo diete, eta, azkenik, lekuko gisa deklaratuko dute Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta zerbitzu bereko hiru teknikarik.

Akusatuek eskatu dute lekuko gisa deklara dezatela Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politika kontseilari Mikel Aranburuk eta Foruzaingoko buruak ere, baina epaileak baztertu egin du eskari hori. Kontseilariari dagokionez, epaileak argudiatu du haren lekukotzak ez duela ezer berririk gehituko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta teknikariek eskain dezaketenari. Foruzaingoaren buruaren kasuan, berriz, adierazi du eraikin barruan egin ziren ustezko lanen berri ematea baino ez zela izan bere esku hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.