Protesta artean lehen bilera osatu du Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak

Duela ia hilabete onartu zuen Gobernu Kontseiluak Gizarte Elkarrizketarako Mahaia sortzeko dekretua. Hilabeteko epean lehen bilera lotzea aurreikusten zen eta fetxei jarraiki gaur burutu da lehena. LABek eta ELAk uko egin zioten mahaian parte hartzeari. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langileen ordezkarien %60a kontrolatzen dute sindikatu abertzaleek. LAB bilera oztopatzen saiatu da.

Beñat Alberdi -

2019ko otsailak 11

Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak organoa izan beharko luke Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko  "topaketarako eta partaidetzarako" Jaurlaritzako Lan Sailak argitaratutako oharrak argitu zuenez. Bere eginbeharra da lan arloarekin eta negoziazio kolektiboarekin zerikusia duten gaietan "politika publikoen negoziazioa eta kontzertazioa sustatzea". Helburu eta eginbehar horiek bete nahian lehen bilera osatu du gaur arratsaldean, politika publikoen negoziazioa sustatzeko xedearekin.

LAB sindikatua bilera gelditzen saiatu da. Aldez aurretik ere salatuta zeukan ELArekin batera Elkarrizketa Sozialerako Mahaia organo iraunkor bilakatzeko proiektua; besteak beste, gehiengo demokratikoak ez dituelako errespetatzen. 30 kide inguruk kontzentrazioa lotu dute Jaurlaritzako eraikin barruan. Organoaren izaera antidemokratikoa salatu dute eta bertan behera uztea exijitu. "Urkulluren politikak eta Confebasken planak onesteko espazioa da horrela elkarrizketa sozialeko mahaia", argitu du ohar bidez LABek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna