INDARKERIA MATXISTA

Ertzain bat atxilotu dute sexu eraso baten harira

Emakume bati Bilbon eraso egin diolakoan atzeman dute polizia, eta Ertzaintzak apartatu egin du behin-behinean. 49 urte ditu.

Ertzaintzaren ibilgailu batzuk, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOñA, EFE
2019ko otsailaren 12a
07:24
Entzun

Joan den igandean atzeman zuen polizia Ertzaintzak berak, Iurretan (Bizkaia) duen egoitzan zegoela. Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren egoitza da Iurretakoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, emakume batek jarri du ertzainaren aurkako salaketa; azaldu du sexu erasoa egin ziola Bilbon.

Igandean atzeman zuten ertzaina, eta astelehenean bidali zuten epaitegira. Behin-behinean libre utzi du epaileak, kargupean, eta emakumearengana gerturatzeko debekua ezarri dio. 49 urte ditu gizonak.

Ertzaintzak espedientea zabaldu dio, eta apartatu egin du epaiketa egin arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.