153 milioi Lanbide Heziketa "egungo beharretara egokitzeko"

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren V. Plan Estrategikoa aurkeztu du.

Cristina Uriarte Hezkunza sailburua
Cristina Uriarte Hezkunza sailburua Marisol Ramirez (Foku)

Berria -

2019ko otsailak 12

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren hitzetan, «laugarren industria iraultzaren eskaeretara egokitzeko» inbertsioak jasotzen ditu: 153 milioi euro aurreikusi dituzte datozen hiru urteetarako.

Sailburuak azaldu duenez, «aldaketa sakonak» datoz, besteak beste, industriaren, zerbitzuen, nekazaritzaren eta osasunaren alorretan. «Digitalizazioa, konektibitate sistema, sistema adimendunak...»; horrek guztiak eskatzen du egungo zentroak egokitzea ikasgela berriekin, tailer eta biltegi adimenduekin eta abarrekin. Egun, 43.000 ikasle inguruk ikasten dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lanbide heziketako zentroetan.

Gobernu bileraren ostean eginiko prentsaurrekoan izan da Uriarte. Labur azaldu ditu bosgarren planaren helburuak. Adierazi du Lanbide Heziketako Legearen eta lanbide heziketako laugarren plan estrategikora egokitzea duela xede bosgarrenak.

Iazko ekainean onartu zuen Eusko legebiltzarrak Lanbide Heziketako Legea, EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos oso kritiko azaldu dira legearen edukiarekin. Lege horren muina da lanbide heziketa duala, ikastetxeko eta enpresa barruko ikasketak uztartzen dituena, ikastetxeak enpresen beharretara egokituz. Horrez gain, euskararen presentzia «normalizatu» nahi du legeak. Elebitasunaren alde egiten du, halere, D eredua zabalduz eta B eredua ezarriz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna