Haize errotak

Haizeak mugitutako merkatua

Haize errotak eta 'offshore' zimenduak ekoizten ditu Haizea Wind Groupek, eta aurrerapauso bat eman du merkatuan. WEC Taldea erosita, osagai burdinurtuak eskainiko ditu aurrerantzean Konpainiaren plan estrategikoaren barruan sartzen da mugimendua.

Haize errotak, artxiboko argazkian.
Haize errotak, artxiboko argazkian. Jagoba Manterola/Foku

Beñat Alberdi -

2019ko otsailak 12

Haizea Wind Group nazioarteko industria talde bat da. Erreferentzia izatea lortu du Espainian eta Argentinan, haize errotak eta 'offshore' zimenduak fabrikatzen. Bi fabriketan ekoizten dituzte produktuak: bata Bilboko portuan eta bestea Argentinan.

WEC Taldea, ordea, produktu zorroa zabaltzeko erosi dute. Zehazki, taldearen %80 lortzeko tratua erdietsi dute. Itziar-Deban (Gipuzkoa) kokatutako WEC konpainiak 15 urte daramatza lanean galdaketan, galdaragintzan, mekanizazioan eta osagaien gainazal tratamenduan. Teknologia propioa erabiltzen du osagaiak ekoizteko.

Erosketa horrekin, Haizea Wind Groupek bere bezeroei eskainiko dizkie haize errotentzako burdinurtu eta galdaragintza osagaiak: hala nola ardatzak, errotoreak eta bastidoreak.

HWG taldearen plan estrategikoan konpainiaren hazkunde jarraitua aurreikusten dute. Aliantzak lortu nahi dituzte osagai ezberdinen merkaturatzea handitzeko eta, ondorioz, 4 urtean 400 milioi euroko fakturazioa lortzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna