Torturak

Nafarroako Torturatuen Sareak bilera sorta hasiko du alderdi politikoekin eta Foro Sozialarekin

Torturen inguruko ikerketa ofiziala egiteko eskatuko du plataformak. Nafarroan, denera 1.000 torturatu zenbatu dituzte.

Nafarroako Torturatuen Sareko kideak aulki hutsak atzean dituztela. IñIGO URIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2019ko otsailaren 13a
07:21
Entzun

Gaur bete dira 38 urte Joxe Arregi tortura zantzuekin hilda agertu zela Carabancheleko kartzelako ospitalean (Espainia). Urteurrenaren karietara, Nafarroako Torturatuen Sareak agerraldia egin du gaur goizean Iruñeko Gaztelu Plazan. Nafarroako torturatu bakoitza sinbolizatzen zuen aulki hutsal parean zituztela, adierazi dute, bilera sorta hasiko dutela maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdiekin eta Foro Sozialarekin.

"Alderdiei hauteskunde programetan torturaren inguruko ikerketa ofiziala egitearen aldeko konpromiso argia agertu dadila eskatu nahi diegu", adierazi dute plataformako kideek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin bezala, alor instituzionaletik egingo den ikerketa "serioa" eskatu dute jakiteko Nafarroan zehazki zenbat torturatu izan diren.

"Modu honetako ikerketa bat egin gabe ezin da beste legealdi bat igaro" nabarmendu dute plataformako kideek. Bermedu ikerketak Iegiteko nazioartean onartuak diren protokoloak existitzen direla adierazi dute eta borondate politikoa soilik falta dela.

Salatu dute ezinbestekoa dela Nafarroa tortura errealitate gordina izan dela onartzea: "Espainiar estatuko segurtasun indarrek  torturatu duen sistema bat izan du judikaturak eta insitutuzioek beste alde batera begiratzen zutelarik".

Nafarroako Torturatuen Sarearen arabera 1000 torturatu izan dira Nafarroan.

Sortuk balibideak eskatu ditu

Sortuk, bere aldetik, baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari tortura kasuak ikertzeko eta torturaren aitortza instituzionalean aurrerapausoak lortu ahal izateko. Sorturen arabera, torturaren errealitatea aitortu behar da eta garrantzia berezia du biktima guztien aitortza integrala jasoko duen kontakizuna idazteak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.