Migrazioa

Estatu arteko bidaietarako Donostiako autobus geltokian pasaportea eskatzen dela salatu dute

Europako Batasuneko Auzitegi Nagusiak legez kanpoko jo zuela gogoratu dute SOS Arrazakeriak eta Donostiako Harrera Sareak

Donostiako autobus geltokia. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2019ko otsailaren 13a
13:31
Entzun

Duela bi hilabete ohartarazi zieten Donostiako autobus gidariei atzerritarrei ezin dietela pasaporterik eta doazen estatuan bizitzeko baimenik eskatu. "Euren enpresetan esan zezaten eskatu genien, baina denbora igarotakoan berdin jarraitzen dutela ikusi dugu. Azkenekoz, joan den astean", azaldu du SOS Arrazakeriako Peio Aierbek. Hala, salaketa publiko egitea erabaki dute, epaitegietara joan aurretik. Esan du enpresa batzuk web gunean bertan ere pasaportea eskatuko dutela iragartzen dutela.

Europako Batasuneko Auzitegi Nagusiak legez kanpoko jo zuen Schengen eremu barruan estatu arteko bidaietan pasaportea eskatzea. Alemaniako auzi baten harira eman zuen epai hori, Aierbek azaldu duenez. "Badirudi han pasaportea eskatzea jasotzen zuen arau administratibo bat zegoela, baina guk dakigula hemen ez dago horrelakorik". Izan ere, bada pasaportea eskatzen ez duen enpresarik. Pesaren adibidea ipini du: Donostiatik Baionara joateko ez du eskatzen. Trenez joateko ere ez dela behar zehaztu du.

Orain enpresekin harremanetan ipiniko dira. Lehengoan jarraitzea erabakiko balute, salatu egingo dituztela iragarri du Aierbek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.