Musika

Kontzertuak murrizten dituen dekretua indargabetzeko eskatu du Arteak Ireki plataformak

Hautsak harrotu ditu Jaurlaritzaren kultura dekretuak. Besteak beste, areto eta tabernetan kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatuko ditu.

Ruper Ordorikaren kontzertu bat, Bilboko Kafe Antzokian, pasa den abenduan zuzeneko disko grabatzeko. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko otsailaren 14a
13:25
Entzun

Kezka sortu du Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuak musikari eta ostalaritza zerbitzuen jabeen artean. Izan ere, kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatuko du taberna eta areto txikietan. Erabakiari aurka egiteko sortu dute Arteak Ireki plataforma, eta konponbidea aldarrikatzeko prentsaurrekoa burutu dute gaur Gasteizen.

"Ostalaritzaren sektore handi bati egingo dio kalte, eta kultura eragile guztiek sufritu beharko dute zentzugabekeria hau", azaldu du Miren Narbaiza plataformaren bozeramaileak. Jada kulturaren munduko 2000 pertsonek babestu dute Arteak Irekiren manifestua eta oraindik kide gehiagoren babesa jasotzen dabiltza. Neurriaren aurka jotzeko musikariak eta ostalaritza zerbitzuen jabeak batu ditu Arteak Ireki plataformak. Gaurko agerraldian eskatu dute dekretua indargabetzeko eta elkarrizketa mahai bat zabaltzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.