Musika

Kontzertuak murrizten dituen dekretua indargabetzeko eskatu du Arteak Ireki plataformak

Hautsak harrotu ditu Jaurlaritzaren kultura dekretuak. Besteak beste, areto eta tabernetan kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatuko ditu.

Ruper Ordorikaren kontzertu bat, Bilboko Kafe Antzokian, pasa den abenduan zuzeneko disko grabatzeko. /
Ruper Ordorikaren kontzertu bat, Bilboko Kafe Antzokian, pasa den abenduan zuzeneko disko grabatzeko. / Monika del Valle/Foku

Beñat Alberdi -

2019ko otsailak 14

Kezka sortu du Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuak musikari eta ostalaritza zerbitzuen jabeen artean. Izan ere, kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatuko du taberna eta areto txikietan. Erabakiari aurka egiteko sortu dute Arteak Ireki plataforma, eta konponbidea aldarrikatzeko prentsaurrekoa burutu dute gaur Gasteizen.

"Ostalaritzaren sektore handi bati egingo dio kalte, eta kultura eragile guztiek sufritu beharko dute zentzugabekeria hau", azaldu du Miren Narbaiza plataformaren bozeramaileak. Jada kulturaren munduko 2000 pertsonek babestu dute Arteak Irekiren manifestua eta oraindik kide gehiagoren babesa jasotzen dabiltza. Neurriaren aurka jotzeko musikariak eta ostalaritza zerbitzuen jabeak batu ditu Arteak Ireki plataformak. Gaurko agerraldian eskatu dute dekretua indargabetzeko eta elkarrizketa mahai bat zabaltzeko.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna