Puigdemonten hitzaldi bat eragozteko eskatu dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek

Astelehenean Europako Parlamentuko hitzaldi batean parte hartzekoak dira Carles Puigdemont eta Quim Torra. Katalunia eta erreferendumari buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat hitzaldia eragozteko eskatu dute.

Gonzalez Pons (PP), Europako parlamentuan.
Gonzalez Pons (PP), Europako parlamentuan. STEPHANIE LECOCQ

Berria -

2019ko otsailak 14

Esteban Gonzalez Pons (PP), Iratxe Garcia (PSOE) eta Javier Nart (Ciudadanos) europarlamentariek hitzaldi bat eragozteko eskatu diote Europako Parlamentuko presidenteari. Katalunia eta erreferendumari buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat konferentzian parte hartzekoak dira astelehenean Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea eta Carles Puigdemont presidente ohia, Ralph Packet flandriar eurodiputatuak eta Esloveniako Atzerri ministro ohi Ivo Vajglek gonbidatuta.

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek salatu dute Puigdemont "ordena konstituzionala iraultzeko plan baten egilea" izan zela: "Puigdemont jauna ez da jazarria izan bere ideiengatik. Oraingo presidente erregionalak, Torra jaunak, ideia berberak defendatzen ditu. Hala ere, bere aurrekoak ez bezala, legearen barruan jokatu du".

Antonio Tajani Europako parlamentuko presidenteari bidalitako gutunean, "otsailaren 18rako aurreikusitako konferentzia ospatzen ez uzteko" eskatu diote Gonzalez Ponsek, Garciak eta Nartek.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna