'Brexit'-a

Komunen Ganberak Mayren negoziazio estrategia arbuiatu du

Gobernuaren mozioak ez du behar adina babes lortu (258-303), eta diputatuek presio egin diote Erresuma Batuko lehen ministroari hizketetako bidea alda dezan.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudi batean. EFE
ander perez zala
2019ko otsailaren 14a
07:30
Entzun

Erresuma Batuko lehen ministroak bozketa sinbolikoa galdu du, baina mezua argia da: diputatuak ez daude ados egiten ari den lanarekin. Ez diote babesik eman ez haren estrategiari, ezta Irlandako mugarako protokoloari buruzko hizketek hartu duten norabideari ere.

Horren aurretik, Komunen Ganberak mozioari aurkezturiko bi zuzenketa bozkatu ditu. Lehena Alderdi Laboristarena zen, eta Mayri hilaren 27a jartzen zion epemugatzat akordio bat ekartzeko; diputatuek, ordea, ezezkoa eman diote (306-322). Bigarrena Eskoziako Alderdi Nazionalarena zen, eta lehen ministroari eskatzen zion irteera data gutxienez hiru hilabetez atzeratzeko hizketak hasteko; horri ere ezezkoa eman diote, tarte handiarekin (93-315).

Jeremy Corbyn laboristen buruzagia kritiko agertu da Mayrekin, bozketen unean ez zegoelako ganberan; eta ohartarazi dio haren estrategiak "huts egin" duela. Hilaren 27an hurrengo pausoez saioa izango dute Komunen Ganberan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.