Biktimak

EAJk eta PSEk ez dituzte onartu Poliziaren biktimen legeari oposizioak egindako zuzenketak

Oposizioko taldeek 28 zuzenketa aurkeztu zituzten EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk, eta atzera bota dituzte denak, EH Bildurekin adostutako bat izan ezik.

Poliziaren biktimen legea aldatzeko Eusko Legebiltzarreko lantaldea, gaur. ENDIKA PORTILLO, FOKU.
2019ko otsailaren 15a
13:12
Entzun

Gaur hasi da lanean Polizia gehiegikerien biktimen legeari egin beharreko aldaketak egiteko Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak eratutako lantaldea. EH Bilduk hamazazpi zuzenketa aurkeztu zituen; Elkarrekin Podemosek, sei; eta PPk, bost. EAJk eta PSEk, ordea, atzera bota dituzte ia guztiak. Zuzenketa bakarra irten da aurrera, EH Bilduk gobernuko bi alderdiekin aurrez adostua zuen bat. Horren arabera, aurrez eskaera garaiz kanpo aurkeztu zuten biktimek urtebeteko epea izango dute legea onartzen denetik, ordaina eskatzeko.

1976 eta 1999 artean "motibazio politikoko indarkeria egoeran" gertaturiko giza eskubideen urraketak aitortzea eta urraketa horien biktimei ordaina ematea da arauaren helburua. Berez, 2016ko uztailean onartu zuten legea, baina Espainiako Gobernuak, artean Mariano Rajoy presidente zela, helegitea aurkeztu zuen, eta behin-behinean baliogabe utzi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Pedro Sanchezen gobernuak eta Jaurlaritza ados jarri ziren iaz, helegitea erretiratzearen truke legean aldaketak egiteko.

EAJko kideek azaldu dutenez, Sanchezen gobernuarekin hitzartutakoa bete beharra da oposizioaren helegiteak ez onartzeko arrazoia, bestela, berriz ere auzitegietan amaiatzeko arriskua izango lukeelako legeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.