Zezenketei buruzko galdeketa egiteko eskatu diote Donostiako Udalari

Donostia Antitaurina Orain plataformak eta Eguzkik elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean, eta gogorarazi orain arte udalak berak egindako inkestetan herritaren %70 agertu direla zezenketen aurka.

jarraia162932.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 16a
07:43
Entzun

"Hitza bete" dezala eskatu diote Eneko Goia Donostiako alkateari Gipuzkoako hiriburuan egindako elkarretaratzean, goizean, Donostia Antitaurina Orain plataformak eta Eguzki talde ekologistak deituta. Bi taldeek gogorarazi dute Goiak berak jarri zuela zezenketei buruzko galdeketa egiteko eguna, 2017ko otsailaren 19a, baina ordutik bi urte igaro direla, eta ez dutela urratsik egin.

Donostiako Udalak 2016an eskatu zion Madrili zezenketei buruzko galdeketa egiteko baimena, baina hark ukatu egin zion, duela bi urteko martxoan. Orain, debeku hura gainditzeko ahaleginik egin ez izana egozten diote zezenketen kontrako taldeek Goiari, eta gogorarazi dute argia izan dela udalak berak herrian egindako inkesten emaitza: "Inkestei erantzun dieten herrritarretatik %70 daude zezenketen aurka".

Horiek hala, eta galdeketa bat egiteko dauden oztopoak ikusirik, udalari eskatzen diote inkesten emaitzak errespetatu eta debeka ditzala zezenketak. "Estatuak galdeketa eragotzi baldin badu, baina donostiarrok gure iritzia eman baldin badugu —inkestaren bitartez, besterik ezean—, udal gobernuak zezenketak diren ankerkeria hori eragotzi beharko luke".

Bestalde, nabarmendu dute 2018an EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi zuela udalarena dela udal instalazioak kudeatzeko eskumena, eta, beraz, baita Illunben zezenketak antolatu edo ez erabakitzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.