bihar BERRIA-N

"Une honetan zailagoa izango da [eskumenen transferentzian] aurrera egitea"

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Josu Erkoreka, ostiralean, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
jon olano
2019ko otsailaren 16a
07:38
Entzun

Espainiako Gobernuak hauteskundeetara deitu du apirilaren 28rako, eta horrek ondorioak izango ditu eskualdatzeke dauden eskumenen inguruan Madrilek eta Eusko Jaurlaritzak duten egutegian. Hauteskunde deialdiaz, eskumenen transferentzian izango duen eraginaz, autogobernuaz eta Jaurlaritzak gutxiengoan gobernatu beharraz hitz du Erkorekak BERRIArekin. Igandean argitaratuko du kazeta honek elkarrizketa osoa. Honakoak dira esandakoetako batzuk:

- [Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratzeaz] "Udal hauteskundeetan, boto emaileek tokian tokiko baldintzak eta pertsonak hartzen ditu gogoan. Hauteskunde orokorretan beste faktore batzuk izaten dira nagusi. Hauteskunde ezberdinak izanik foroa eta momentua ezberdina izatea erabaki ona da".

- "Transferentzien egutegia lortzeko lanean aritu garenean, gure planteamendua izan da euskal autogobernuarekiko konpromisoa unean uneko koiunturatik harago jokatu beharko genukeela; konpromisoa instituzionala izan beharko litzatekeela; trinkoagoa. Egiturazkoa izan beharko lukeela. Hori defendatuko dugu aurrerantzean ere".

- "Abertzale batentzat inoiz ez da autogobernua zabaltzeko momentu desegokia. Baina egoerak horretarako bide ematen du? Argi dago badirela Espainiako politikan arrisku zehatzak; eta ikusten da urrats jakin batzuk eta lerro gorri batzuk gainditzeko ahalegina egin dutenen zortea edo ondorioa zein izaten ari den".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.