Bertsolaritza

Joanes Illarregi finalaurrekoetara, Nafarroako txapelketan

Arabakoan, Oihane Pereak irabazi du Zigoitiako final laurdena.

Xabier Terreros eta Joanes Illarregi, Iruritako saioan. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
Erredakzioa
2019ko otsailaren 16a
22:07
Entzun

Iruritan jokatu da, gaur, Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, eta Joanes Illarregik irabazi du, 264,5 puntu lortuta. Hala, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Haren atzetik, Xabier Terreros (257), Xabat Illarregi (250,5), Xabi Maia (247), Endika Legarra (233) eta Patxi Castillo (230) geratu dira. 200 lagun inguru elkartu dira saioa entzuteko.

Laugarren eta azken finalaurrekoa gaur bertan izango da, Lizarrako Gazteriaren Etxean, 17:30ean. Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego Riaño ariko dira kantuan, Ander Aranburu gai-jartzailearen aginduetara. 24 bertsolari izan dira fase honetan, eta hemezortzik egingo dute aurrera.

Aurrera darrai Arabako txapelketak ere, eta Zigoitian izan da, gaur, final laurdenetako saioa. Oihane Pereak (246 puntu) irabazi du, eta Aroa Arrizubieta (236), Aitor Ugarte (215,5), Serapio Lopez (211,5), Irati Anda (201,5) eta Unai Bengoetxea (199,5) sailkatu dira haren atzetik. Araban ere saio bakarra geratzen da final laurdenak amaitzeko. Datorren larunbatean izango da, Aramaion, eta bertsolari hauek ariko dira: Andere Arriolabengoa, Beñat Garaio, Manuel Bendala, Peru Abarrategi, Unai Anda eta Xabi Igoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak