Kataluniako prozesu subiranistari epaiketa

Puigdemont eta Torraren agerraldia debekatzeko arrazoiez galdetu diote Europako Parlamentuko buruari

Generalitateko buruak iragarri du Bruselara joango dela bihar, eta Puigdemontekin batera hitzaldia eskainiko duela. "Herritar askeak gara".

Carles Puigdemont, Herbehereetan egindako agerraldi batean. ANJO DE HAAN, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 17a
07:56
Entzun

Katalunia eta erreferendumari buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat hitzaldia eskaintzekoak ziren bihar Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia eta Quim Torra Geeralitateko burua. Ralph Packet flandriar eurodiputatuak eta Esloveniako Atzerri ministro ohi Ivo Vajglek egin zieten gonbita. Baina ekimena ez da denen gustukoa izan, eta PP, PSOE eta Ciudadanoseko europarlamentariek eskatuta agerraldia bertan behera utzi zuen Antonio Tajani Europako Parlamentuko buruak.

Buruzagi subiranistek ez dute, ordea, debekua onartu eta gutuna idatzi diote Tajaniri azalpenak eskatuz. "Zure zentsuran atzera egiten ez baduzu, Kataluniako erreferendumaren aurkako epaiketari eta hark EBn izan ditzakeen ondorioei buruzko hitzaldia Bruselan egingo dugu, iragarria zegoen ordu eta egun berean", dio biek izenpetutako idatziak. 

Torrak eta Puigdemontek gogorarazten dute aurrez ere antzeko agerraldiak egin izan dituztela Europako hainbat parlamentutan, eta baita Europako Parlamentuan bertan ere duela bi urte. "Zure instituzioaren lehen eginbeharra da adierazpen askatasuna bermatzea". 

Torrak berak iragarri zuen atzo astelehenean Bruselara joateko asmoari eusten diola, eta Parlamentuak sarrera ukatzen badie "areto handiago batera" joko dutela. Autodetereminazio eskubidearen aldeko egindako manifestazioan egin zituen adierazpenok Generalitateko presidenteak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.