Venezuela

Europako Alderdi Popularreko ordezkaritza batek salatu du Venezuelatik "bota" dituztela

Juan Guaidorekin bildu nahi zuen Esteban Gonzalez Pons buru zuen taldeak. Jorge Arreaza Atzerri ministroak ohartarazi du "eskuin mutur europarrari" ez diotela utziko Venezuelako "bakea eta egonkortasuna kolokan jartzen".

Marco Rubio AEBetako senataria Kolonbian, Venezulako mugan.
Marco Rubio AEBetako senataria Kolonbian, Venezulako mugan. Schneyder Mendoza/efe.

Berria -

2019ko otsailak 18

Juan Guaido Venezuelako oposizioko kidearekin biltzeko asmoa zuten ziren EAP Europako Alderdi Popularreko ordezkari batzuek. "Juan Guaido jarduneko presidentearekin", Esteban Gonzalez Pons bozeramaile eta Espainiako PPko kidearen hitzetan. Gonzalez Ponsek berak salatu duenez, ez diete herrialdera sartzen utzi, eta bueltan bidali dituzte Simon Bolivar aireportuan lur hartu eta gutxira.

Gonzalez Pons ez ezik, EAPko beste kide batzuek ere joan asmo zuten Venezuelara; ordezkaritzako kide ziren, besteak beste, Esther de Lange, Paulo Rangel eta Gabriel Mato Europako Parlamentuko taldeko presidenteordeak. Gertaeraren berri ematean, gogor mintzatu da Gonzalez Pons sare sozialetan, eta besteak beste, "diktadore" deitu dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori: "Diktadore batek leihoak itxi eta argiak itzaltzen dituenean, hitzetatik ekintzetara pasatuko delako da".

Venezuelako Atzerri ministro Jorge Arreazak ere hitz egin du gaiari buruz, eta ziurtatu du "eskuin mutur europarraren" ordezkariak direla EAPko kideak: "Venezuelako Errepublika Bolibartarreko gobernu konstituzionalak ez dio utziko eskuin mutur europarrari herrialdeko bakea eta egonkortasuna kolokan jartzen beste esku hartze lotsagabe batekin. Venezuela errespetatu egiten da".

EBko Atzerri ministroek bilera bat ere egingo dute gaur Bruselan, berri agentzietan azaldu dutenez, Maduro presidenteari presio gehiago egiteko. "Beste ezeren gainetik, helburu nagusia da nola bultzatzen dugun Maduroren erregimena presidentetza hauteskundeak egin ditzan, gutxieneko sinesgarritasun batekin eta modu inklusiboan. Erregimen honi presio hori egiteko tresna ira zigorrak".

Elkarrizketarako deia

Bitartean, tentsioa areagotzen ari da, batez ere, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan. AEBek esan dute prest dutela herrialdera sartzeko "laguntza humanitarioa", eta oposizioari eskatu diote bidea irekitzeko. Kolonbiako mugaraino joan da, adibidez, Marco Rubio AEBetako senataria, Carlos Trujillo AEBek AEE Amerikako Estatuen Erakundean duten enbaxadorea. Venezuelako armadak dauka, ordea, mugaren eta herrialdearen kontrola. Donald Trump presidentea, gainera, Miamin izango da gaur, eta Venezuelari buruz aritzea espero da. Azken asteetan behin eta berriz adierazi du "aukera guztiak" dituztela mahai gainean, esku hartze militarra barne.

Venezuelako Gobernuak, aldiz, elkarrizterako deia egin du berriz ere. "Elkarrizketa zintzo eta irekia da aberriaren lasaitasunerako eta aurrerapenerako bide bakarra", esan du Nicolas Maduro presidenteak. Bestak beste, Mexiko, Uruguai eta Boliviako gobernuek bultzatuta Montevideon egindako konferentziaren bideari babesa agertu dio Madurok.

Jorge Arreaza Atzerri ministroak jakinarazi duenez, gainera, Etxe Zuriarekin ere elkarrizketarako bide bat irekitzeko ahaleginetan ari da Venezuelako Gobernua. Arreazak ziurtatu du bi bilera egin dituztela Trumpen administrazioko funtzionarioekin: "Elkarri entzun diogu, tentsio uneak egon dira, ezberdintasun sakonak daude, baina era berean kezka partekatuak ere bai".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna