Suteak

Gutxienez 54 hektarea erre dira asteburuan Nafarroan

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 54 hektarea erre dira Almandozen eta Bargotan gertatutako sute banatan.

Sutea Almandozen, igande goizaldean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK.
2019ko otsailaren 18a
13:36
Entzun

Esku hartze gehiago egin behar izan badituzte ere, Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi sute handi izan dira asteburuan. Larunbatean sortu zen lehena, 15:30 aldera, Bargota inguruan. Sasiek su hartu, eta sua zabaldu egin zen hego haizearen ondorioz. Hamahiru hektarea erre ziren inguru hainetan. Nafarroako Gobernuak ohartarazi du egunotan debekatuta daudela sasi-erretzeak, hego haizeagatik.

Handiagoa izan zen larunbat iluntzean Almandoz eta Berroeta artean sortutakoa. Ia gau osoan aritu behar izan zuten lanean suhiltzaileek, eta igande goizaldera lortu zuten sua itzaltzea. Kaltea handiagoa izan da inguru horietan: 41 hektarea lur hartu zituen suak. Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepidea, gainera, itxi egin behar izan zuten zenbait orduz.

Ez da izan Baztanaldean izan den sute bakarra. Bart gauez ere lanean aritu behar izan dira suhiltzaileak, esaterako, Zugarramurdin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.