Zinema

Juanmi Gutierrez zinemagilea hil da

Dokumentala landu zuen, eta bereak dira Tabula Rasa, Bozes Lexanas, Isiltasun Kalea, Motema na ngai , Zuzendu mesedez! La Plaza de la Música, Mur-mur, Ateak zabalduz eta Oihalak adarretan.

Juanmi Gutierrez, 2016ko apirilean. JUAN CALOS RUIZ / FOKU
mikel lizarralde
2019ko otsailaren 18a
14:48
Entzun

Donostiako Zinemaldiak gaur goizean Twitter bidez jakinarazi duenez, Juanmi Gutierrez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945) zinemagile zendu da. "Goian bego, Juanmi Gutierrez. Zinemagile errenteriarrrak Zinemaldian estreinatu zituen bere pelikuletatik hamar, 1979an bere hautaketa batzordeko kidea izan zen, eta beti, ikusie entusiasta izan zen. Besarkada handi bat Pello semeari, senitarteko eta lagun guztoi".

Bruselako Insas eskolan egin zituen zinemako goi ikasketak, eta super 8 mm-ko film labur ugari egin zituen bere ibilbidearen hastapenetan. Gerora Donostiako Herri Irratian egin zuen lan, eta HABEk sustatutako Bai Horixe! euskara ikasteko bideoak zuzendu zituen 1980ko hamarkadaren hasieran. Eusko Ikaskuntzako Zinema Sailaren presidentea izan zen, eta zinema eskolak ere eman zituen Donostiako hainbat kultur zentrotan. 1982an, berriz, Ikuska saileko lanetako bat zuzendu zuen.

Hainbat liburu ere argitaratu zituen; horien artean azkena Fernando Larrurkerti buruz idatzitakoa Carlos Roldanekin elkarlanean: Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert

Dokumentala landu zuen beste ezeren gainetik, eta beti erakutsi zuen ikuspegi sozial handi bat. 2016an OIhalak adarretan Armeniari eta herri horren kulturari buruzko dokumentala Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zuen, Donostian, eta honakoa adierazi zuen: "Ezagutzen ez ditugun errealitateetara hurbiltzeko ideia beti dago hor. Armenia guretzat duela urte eta erdi erabat ezezaguna zen, eta, hara turista gisa joatean, sekulako aberastasuna zuen errealitate bat zegoela jabetu ginen, eta, gainera, ez ziela soilik haiei eragiten, baita guri ere, armeniarrekin elkarbizitzen dugun heinean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.